David V.a Georgiakoa
| David V.a Georgiakoa | |||
|---|---|---|---|
1972ko uztailaren 1a - 1977ko azaroaren 9a ← Efraim II.a Georgiakoa - Elias II.a Georgiakoa → | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Mirontsminda, 1903ko martxoaren 24a (juliotar egutegia) | ||
| Heriotza | Tbilisi, 1977ko azaroaren 9a (74 urte) | ||
| Hobiratze lekua | Sioni katedrala | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | erlijio burua, apaiz katolikoa eta apaiza | ||
| Ideologia eta sinesmenak | |||
| Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
David V.a (georgieraz: დავით V), Khariton Devdariani (georgieraz: ხარიტონ დევდარიანი) jaiotza izenez[1], (Mirontsminda, Kaukasoko Erregeorderria, Errusiako Inperioa, 1903ko apirilaren 6a – Tbilisi, Georgiako SES, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna, 1977ko azaroaren 9a) Georgiako Eliza Ortodoxo eta Apostolikoaren patriarka izan zen 1972ko uztailaren 1etik hil zen arte.
Mirontsminda herrixkan jaioa, 1927an apaiztu eta 1956an apezpiku izendatu zuten. 1959 eta 1972 bitartean Efraim II.a patriarkaren korapezpikua izan zen, eta hura hil zenean Georgiako Eliza Ortodoxo eta Apostolikoaren patriarka bihurtu zen.
1977ko azaroaren 9an hil zen Tbilisin, 74 urte zituela. Tbilisiko Sioni katedralean ehortzi zuten. Elias II.ak jarraitu zion patriarkatuan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 163. arauaː Georgieraren eta armenieraren alfabetoetan idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistemak. (kontsulta data: 2026-03-22).